NORTZUK GARA


HISTORIA

            2007an gazte koadrila bat elkartu eta lehendabiziko aldiz, herriko bestetan txozna bat jartzea planteatu ginen, eta hala egin genuen. Berako gazteek beraien txozna utzi ziguten. Gure helburuak bertzeak bertze plazara jende gehiago hurbiltzea, gure arteko harremanak sendotzea eta kanpoko jende gehiago animatzea izanik. Bestetan bikain joan zen gure txozna. Gazteon aldetik hagitz gustura aritu ginen lanean eta herri guztia oso pozik zegoen plazako giroaz. Diru dexente bildu genuenez, hurrengo urteko Etxalarko Txozna egitea erabaki genuen.
            Beraz, 2008an, gure txozna propioa egitea izan zen helburu, eta hala egin genuen. Ikaragarrizko ilusioarekin lan egin genuen 20 gazte baino gehiagok proiektu honetan.
            2009. urteko abuztuak 8an kankailuen eguna Etxalarren ospatu behar zela aprobetxatuz, gaupasa bat antolatu genuen. Ez zen hagitz arrakastatsua izan eta diru aldetik galerak izan genituen.
            Ondorioz, 2011ko urria arte ezin izan genuen betze gaupasarik antolatu. Oraingo hau ez genuen besta girora bakarrik bideratu. Ekitaldi ezberdinak organizatu genituen arratsaldean zehar: mus txapelketa, antzerkia, sagardo dastaketa…
Urte berean, abenduak 24 arratsaldeari bixitasun gehiago emateko, txokolatada egin genuen herriko trikitilariak animatzen zuten bitartean.
            2012ko berexitasuna Etxalarko lehendabiziko Gazte Eguna izan zen, izugarrizko arrakasta izanik. Egitarau oparoa antolatu genuen egun osoan zehar: gosaria, paella txapelketa, bazkaria, gazte jokuak, bokatada eta kontzertuak.
            Aurten, azkenean, udaletxeak bere egoitza bat utzi digu bertan gure proiektuak aurrera eramateko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario