miércoles, 20 de marzo de 2013

ETXALARKO I. MENDI ITZULIA

ALTXATA Kirol eta Kultur Elkarteak ETXALARKO I. MENDI ITZULIA antolatu du apirilak 21an.
Bi itzuli izango dira: bat luzea (35km) eta bertzea motza (23,5km). Inskripzioak internet bidez edo egunean bertan egin daitezke.
Informazio gehiago (kokapena, arauak, inskripzioak, itzuliak...) orri honetan aurkituko duzue: altxata.org

Animatu eta zabaldu faborez!!!

miércoles, 13 de marzo de 2013

KORRIKA

Heldu da 18. Korrika!!! Bihar abituko da Andoainetik eta 11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du martxoak 24an Baionara ailegatu arte. 
Etxalartik igandean, martxoak 17, goizeko 06:00ak aldera pasatuko da. Hemen duzue herriz herriko ibilbidea.
Ez baduzue bideoklipa ikusia, hemen uzten dizuegu ere!

lunes, 11 de marzo de 2013

"LOS TRILEROS FORALES" DOKUMENTALA

Ortziral honetan, martxoak 15, "Los Trileros Forales" dokumentala proiektatuko dugu Kultur-Etxean arratsaldeko 20:00tan. "¿Quien se ha llevado los dineros?" trilogiaren lehendabiziko zatia da hau. Bertan Nafarroako egoera ekonomikoaren arduradunak nortzuk diren esplikatzen du. Kapitulu honetan adibide batzuk bertzerik ez dira ematen, nola pertsona batzuk aberastu diren UPN-rekin izan duten harreman onagatik edo zuzenean, alderdi horretakoak izateagatik eta instituzio publikoetan erantzunkizunezko lanpostu bateko arduradun izateagatik.

Sutan jarriko zaituen dokumental honen proiekziora gonbidatzen dizugu!

miércoles, 6 de marzo de 2013

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!!!

Ongi etorri Etxalarko Gaztik-en blogera! 

Blog honetan jarriko ditugu guri buruzko berrik, gerora begira antolatuko ditugun ekitaldiei buruzkuak, kontzertuk...

Zuek ere aportatzen ahal duzue komentarioen bidez!

Bertzerik gabe, eskerrik asko bisitengatik!!!