miércoles, 18 de septiembre de 2013

II. GAZTE EGUNA

Hurbil dugu ia II. Gazte Eguna!! Goiz goizetik arratsa arte ekitaldi pila prestatu ditugu: gosaria, paella txapelketa, bazkaria, gazte jokuak, triki-poteo, bokatada eta kontzertuak! HERSTURA, LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS, SOÑADORES NATOS eta DJ MATTIN MAIA!!

Gosarian, Paella Txapelketan eta Bazkarian parte hartzeko aldez aurretik apuntatu beharra da. Elutsan dago lista. Gosaria egunean bertan ordainduko da (10€) eta bazkaria apuntatzerako momentuan ordaindu behar da (8€ paella txapelketan parte hartzen ez dutenek eta 5€ parte hartzaileek). Apuntatzeko epea irailak 29a da.

ANIMATU GAZTE EGUNERA!!!




lunes, 3 de junio de 2013

GASNA FERIA

Izugarrizko arrakasta izan zuten Gantxilo Tailerrian egindako gauzak! Jendeari aunitz gustatu zitzaizkion eta kasik dena saldu zen!!! Gure lana eta igandeko postua ikusteko aukera duzue argazkien atalean!
Eskerrikasko hurbildu zinetenei!!!

martes, 28 de mayo de 2013

GASNA FERIA

Igande hontan, ekainak 2, XXI. Gasna eta Artisauen Feria ospatuko da Etxalarren. Aurten Gaztik gure xokua izango dugu frontoian, gantxilo tailerrean egindako gauzen erakustaldia egiteko eta ahal bada bakarren bat saltzeko.
Hurbildu frontoira!!!

miércoles, 15 de mayo de 2013

MAIATZAK 18, PLAZARA!

Ihaz plazan egindako ekimenaren antzekoa egiteko deialdia zabaldu dute. Maiatzak 18an, larunbat hontan, eguerdiko 13:00tan izanen da. Pintxo jatea izango da eta ondotik argazkia ateriko da.



viernes, 3 de mayo de 2013

GANTXILO TAILERRA

Hurrengo ortziralean, maiatzak 10, tailerrekin hasiko gara. Lehendabizikua Gantxilo Tailerra izanen da. Arratsaldeko 18:30tan Iharrian elkartuko gara. Momentuz eraman beharreko materiala gantxilo orratza bakarrik izanen da, haria guk jarriko dugu. Ortziralian bertan solastuko da hurrengo klasetako zerbait gehigo ekarri behar den edo ez. 

Animazte eta zabaldu inguruan!!!

viernes, 26 de abril de 2013

ETXALARKO I. MENDI ITZULIA

Ederki joan zen Altxata elkarteak antolatutako igandeko mendi itzulia!!! Espero baino jende gehigo etorri zen, 507 pertsona. Lanean aritu ginenak hagitz gustura egon ginen eta parte hartzaileek ere ederki pasatu zuten. 
Mendi itzuliko orrian eskertze mezu bat aurkituko duzue eta 600 argazki baino gehigo daude multimedia atalean!

Lehendabiziko aldia izateko, izugarria!!! 

ESKERRIK ASKO HURBILDU ZINETEN GUZIEI ETA ZORIONAK ALTXATA!!!

miércoles, 20 de marzo de 2013

ETXALARKO I. MENDI ITZULIA

ALTXATA Kirol eta Kultur Elkarteak ETXALARKO I. MENDI ITZULIA antolatu du apirilak 21an.
Bi itzuli izango dira: bat luzea (35km) eta bertzea motza (23,5km). Inskripzioak internet bidez edo egunean bertan egin daitezke.
Informazio gehiago (kokapena, arauak, inskripzioak, itzuliak...) orri honetan aurkituko duzue: altxata.org

Animatu eta zabaldu faborez!!!

miércoles, 13 de marzo de 2013

KORRIKA

Heldu da 18. Korrika!!! Bihar abituko da Andoainetik eta 11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du martxoak 24an Baionara ailegatu arte. 
Etxalartik igandean, martxoak 17, goizeko 06:00ak aldera pasatuko da. Hemen duzue herriz herriko ibilbidea.
Ez baduzue bideoklipa ikusia, hemen uzten dizuegu ere!

lunes, 11 de marzo de 2013

"LOS TRILEROS FORALES" DOKUMENTALA

Ortziral honetan, martxoak 15, "Los Trileros Forales" dokumentala proiektatuko dugu Kultur-Etxean arratsaldeko 20:00tan. "¿Quien se ha llevado los dineros?" trilogiaren lehendabiziko zatia da hau. Bertan Nafarroako egoera ekonomikoaren arduradunak nortzuk diren esplikatzen du. Kapitulu honetan adibide batzuk bertzerik ez dira ematen, nola pertsona batzuk aberastu diren UPN-rekin izan duten harreman onagatik edo zuzenean, alderdi horretakoak izateagatik eta instituzio publikoetan erantzunkizunezko lanpostu bateko arduradun izateagatik.

Sutan jarriko zaituen dokumental honen proiekziora gonbidatzen dizugu!

miércoles, 6 de marzo de 2013

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!!!

Ongi etorri Etxalarko Gaztik-en blogera! 

Blog honetan jarriko ditugu guri buruzko berrik, gerora begira antolatuko ditugun ekitaldiei buruzkuak, kontzertuk...

Zuek ere aportatzen ahal duzue komentarioen bidez!

Bertzerik gabe, eskerrik asko bisitengatik!!!