martes, 7 de octubre de 2014

III. GAZTE EGUNA!!!

Larunbat hontan, urriak 11, izanen dugu III. GAZTE EGUNA! Bertze urtetan bezala, goiz goizetik arratsa arte ekitaldi pila antolatu ditugu:

  • 10:00tan GOSARIA (Anttonion)
  • 11:30tan PAELLA TXAPELKETA
  • 14:00tan BAZKARIA
  • 17:00tan GAZTE JOKUAK
  • 20:00tan TRIKI-POTEO
  • 21:30tan BOKATADA (Txoznan)
  • 22:30tan KONTZERTUAK
    • KALERA
    • EN TOL SARMIENTO
    • INGOALDEU
    • DJ MATTIN MAIA
BESTA BUSA ere izango dugu aurtenguan!!! Azpian dituzue jarriak ordutegiak.

ANIMAZTE eta hurbildu Etxalarrera!!!



jueves, 8 de mayo de 2014

GURE ESKU DAGO!!!

GURE ESKU DAGO Euskal Herrian erabakitzeko eskubidean aldeko dinamika da. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu.
Ekimena 2013ko ekainaren 8an abiatu zen. Herriz herri, sektorez sektore eta nazioz nazioko aktibazioaren ondorioz, 2014ko udazkenean topaketa jendetsu baten deialdia egin nahi da. Topaketaren helburua ordurako egindako guztiaren balantze bat egitea da. Erabakitzeko eskubidearen defentsan lortutako aktibazio eta atxikimendu maila kontuan hartuz bereziki. Eta horrela iristen bada, guztion artean dinamikaren funtzionamendua, kudeaketa eta bide-orria formulatu eta adosteko unea izango litzateke.
Ekimen nagusi izanen da ekainaren 8an: Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakatea gauzatzea, 123 kilometrokoa, 50.000 lagunek osatuko luketena.
Dinamikaren aurkezpena izanen dugu ortziralean, maiatzak 9, arratsaldeko 18:30tan Kultur-Etxean.

ANIMATU AURKEZPENERA!


jueves, 23 de enero de 2014

DOKUMENTALA + HITZALDIA

Otsailak 14an, dokumental baten proiekzioa eta hitzaldia izanen da Kultur-Etxean arratsaldeko 18:30tan. Kartelian explikatzen dugu pixko bat zereri buruz izanen den.

ZABALDU ETA ANIMATU ETORTZERA!!!

jueves, 16 de enero de 2014

GANTXILO TAILERRA

Hilabete batzuk pasa ondotik bueltan gaude berriz ere gantxilo tailerrakin!!! Oraingo hontan elkar proiektua eginen dugu. Hortako, juan pentsatzen zer egin nahiko zenuketen ta lehenbiziko klase egunian bota zuen ideiak! Urtarrilak 31an hasiko gara atsaldeko 18:30tan, beti bezala, Iharrian.
ANIMATU!!!

sábado, 11 de enero de 2014

SAGARDOTEGIA!!!

Aurten otsailak 15an juango gara sagardotegira, eta azken urtetan bezala, bazkaria izanen da. 
Eguerdiko 13:00tan abituko da autobusa herri sarrerako parking-etik eta goizeko 04:00tan bueltatuko gara Hernanitik.
Apuntatzeko listak Herriko eta Elutsan egonen dire eta 20€ jarri beharko dituzue izena ematerako orduan.
Epea otsailak 7a da.

ANIMATU!!!!



miércoles, 18 de septiembre de 2013

II. GAZTE EGUNA

Hurbil dugu ia II. Gazte Eguna!! Goiz goizetik arratsa arte ekitaldi pila prestatu ditugu: gosaria, paella txapelketa, bazkaria, gazte jokuak, triki-poteo, bokatada eta kontzertuak! HERSTURA, LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS, SOÑADORES NATOS eta DJ MATTIN MAIA!!

Gosarian, Paella Txapelketan eta Bazkarian parte hartzeko aldez aurretik apuntatu beharra da. Elutsan dago lista. Gosaria egunean bertan ordainduko da (10€) eta bazkaria apuntatzerako momentuan ordaindu behar da (8€ paella txapelketan parte hartzen ez dutenek eta 5€ parte hartzaileek). Apuntatzeko epea irailak 29a da.

ANIMATU GAZTE EGUNERA!!!




lunes, 3 de junio de 2013

GASNA FERIA

Izugarrizko arrakasta izan zuten Gantxilo Tailerrian egindako gauzak! Jendeari aunitz gustatu zitzaizkion eta kasik dena saldu zen!!! Gure lana eta igandeko postua ikusteko aukera duzue argazkien atalean!
Eskerrikasko hurbildu zinetenei!!!